Melody

de Ze Esatek!

Kutxa zahar eta ilun batean
Ezkutatuta nituen eman gabeko musuak
Betetzear neuzkan amets guztiak
Beldurrak eta pozak
Isildutako hitzak

Baina zure begiek erakutsi didate zure beharra dudala
Baina zure ezpainek aitortu didate amaigabeko mundu bat dela

Kutxa zahar eta ilun batean eskutatuak nituen eman gabeko muxuak
Maindiroak irribarre artean bote bana eskuan emango dizkizutenak

Zure arnasa sentitu nahi dut
Zure alboan goizero esnatu
Eskutik heldu mugak gainditu
Txalo guztiak kantuz eskertu

Ta zu zara maitatzeko bihotza
Pentsatzeko burua
Laztantzeko eskuak
Ta zu zara ama irakaslea
Laguna eta kidea
Maitalerik beroena
Ta zu zara sukaldeko sua
Lantegiak barrezka
Ingurua eta adiskia
Ta zu zara kantu honen doinua
Oraina eta geroa
Bidaiatzeko txartela

Zure arnasa sentitu nahi dut
Zure alboan goizero esnatu
Eskutik heldu mugak gainditu
Txalo guztiak kantuz eskertu
(Berriro)

Más canciones de Ze Esatek!