Gaztelugatxe
de Oskorri
Seirehun urte inguru
kosta aldean zen gertatu,
itsasgizon zahar batek
behintzat hala zidan kontatu,
enbat itzelak Gaztelugatxen
untzi eder bat zuen hondatzen,
euskaldunontzat barruan
altxor haundiak ei zekartzan.
Igaz udako goiz batez
eguzkiaren lehen printzez
jo nuen itsas barrena
bihotza dardara eginez,
murgildu nintzen ur gardenetan,
arakatu ongi hare-haitzetan,
han zegoen tinkaturik
goroldioak estalirik.
Indar guztioz bultzatzen
altxor kutxa zabaldu nuen,
atzera egin ninduen
uhin haundia altxatu zen,
inor ez zapaltzeko gogoa,
zapalduak ez izatekoa,
hau da gure urguilua
altxor guztien iturria.
Eta hau hola ez bazan
sar nazatela kalabazan,
ipui txit barregarriak
kontatu nizkizuen plazan.
Más canciones de Oskorri
-
Ikusi Mendizaleak
The Pub Ibiltaria 1
-
Euskal Herrian Euskaraz
Alemanian Euskaraz
-
-
Horra Mari Domingi
Antzinako bitxikeria ineditoak (1971 - 2002)
-
Gora Ta Gora Beti
25 Kantu Urte
-
Ixil-ixilik dago
Asko maite zaitut, nik
-
Ostatuko Neskatxaren Koplak
25 Kantu Urte
-
Aita-Semeak
Alemanian Euskaraz
-
Aldapeko
The Pub Ibiltaria 1
-
Ala Kinkiri, Ala Kunkuru
The Pub Ibiltaria 1
-
Euskal Herrian Euskaraz
25 Kantu Urte
-
Ezpatadantza
25 Kantu Urte
-
Bizkaiko Aberatsak
25 Kantu Urte
-
San Petrike Dantza
25 Kantu Urte
-
Horra Hor Goiko
25 Kantu Urte
-
Insumisoarena
25 Kantu Urte
-
Kalera Noa Ihesi
25 Kantu Urte
-
Itsasotik Ilargira
25 Kantu Urte
-
Euskaldun Berriaren Balada
25 Kantu Urte
-
Zalaparta
25 Kantu Urte